Rekondok dio Akarregiko lurrak salduko dituztela ´urbanizazio hobekuntzarako inbertsioei aurre egiteko`

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 13a, 03:00

JOXAN Rekondo Alkateak, Udal Ogasuneko arduradun bezala, ohar bat bidali du Hernaniko Kronikara. Bertan, Akarregiko poligonoko udal lur batzuk salmentan jarri direla-eta BHek egindako kritikei erantzuten die. Urbanizazio hobekuntzarako inbertsioentzat Rekondoren hitzetan Udalak salgai jarri du Akarregin industrial bezala kalifikatuta dituen lurrak ´urbanizazio-hobekuntzari lotutako inbertsioei aurre egin ahal izateko`. Adibide bat ere aipatzen du Udal arduradunak, ´Olaeta plazako urbanizazioa hobetzeko baliabideak lortzeko` balioko duela esaten baitu. Rekondoren iritzitan Lurzoru-ondaren Publikoaren Legeak udal lurzorua saltzeko orduan ´aurreikusten duen helburuetako bat` da herriko eremu bat ´urbanizatzea eta auzo baten bizi-baldintzak duintzea`. Horren arira Alkateak bere oharrean dioenez: ´Ez gara ari, BHk dioen moduan, udal ondarea xahutzen, lurzoru-ondarearekin berarekin zerikusia duen erabilera bat ematen baizik, bistan denez, plaza publiko bat lurzoru-ondarearen zatia baita` dio. Osiñagako zerrategia Akarregiko lurretan Osiñagako zerrategia jartzearen inguruan, prentsa-oharrean Alkateak adierazten du BHri ´ahaztu` egin zaiola ´zerrategi-jarduera erabat legezkoa dela, eta bat datorrela orain arte auzitegiek azaldu dituzten eskakizunekin`, dio. Leku desegiokietan dauden enpresak Akarregin jartzeari buruz, Alkateak erantzun du Arau Subsidiarioetan proposatu dutela enpresak Kaxkotik ateratzea (Florida jartzen du adibide bezala) eta dioenez: ´BHk ahaztu egin du bera dela orain arte aurka agertu den talde politiko bakarra`. Etxebizitzak Bukatzeko Rekondok dioenez ´BHri ahoa hitzez betetzen zaio etxebizitza politika aurrerakoiaz hitz egiten duenean, nahiz eta gobernuan egon diren hamarkadetan ez duten etxebizitza babestu sustapen serio bakar bat ere bultzatu`. Alkatearen ustez ´babes ofizialeko etxebizitza garapen handi guztiak, gaur egun udal gobernuari eusten dioten alderdien ekimenez bultzatu dira`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!