GALARRETAN aparteko erremonte jaialdia izango da gaur, arratsaldeko 16:00etan hasita. Ezkurra txapelduna kenduta, momentu honetako erremontista onenak izango dira aurrez aurre gaurko partidu estelarrean: Zeberio II eta Izagirre, Altuna II eta Lizasoren kontra neurtuko dira. Lehenengoak faborito bezala aterako dira, baina ez dute erraz izango, Altuna II-ak erakustaldi bikainak egin izan baititu kontra dituen partiduetan.
Jaialdiko hirugarren partidua ere ikustekoa izango da, Bitoria eta Ion-ek Uterga eta Urrutiaren kontra jokatuko dute. Urrutiak erakutsi beharko du onenen artean jokatzeko moduan dagoela jadanik, asko espero baita Saldiasko pelotari gazte honengandik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!