Programak 16 urte daramazki martxan eta Ongintzako Prebentzio Zerbitzuak antolatzen du ikastetxeekin elkarlanean.
ONGINTZA Patronatuko Prebentzio Zerbitzuak urtero antolatzen ditu Familiekin osasun-heziketa eta droga-menpekotasunen prebentziorako programa-ren barruan hainbat tailer, topaketa eta tertulia. Bihar hasiko da ikasturte berriko lehenengo tailerra.
Ongintzak 16 urte daramazki programa honekin eta bere helburua da gurasoen formakuntza sustatzea. Bertan edukiak, baloreak eta estrategiak landu nahi dituzte, baina horretaz gain familiek dituzte zalantzak ere argitu nahi dituzte eta informazioa eta aholkuak eman.
Informazio gehiagorako zerbitzua
Prebentziorako zerbitzuak informazio eta aholkularitza puntu bat du Sandiusterri kalean. Bertan, ikasturte honetarako antolatu diren aktibitateen berri jakin daiteke edo beste edozein duda argitu. Ordutegia goizeko 09:00etatik 13:00ak arte dute astelehenetik ostiralera, edo nahi izanez gero telefono zenbaki honetara deitu daiteke hitz ordua eskatzeko: 943 557854.
Bi ostegunean behin, bihartik hasita:
‘Haurtzaroa eta familia’ tailerra
10 urtetik beherako seme-alabak dituzten gurasoentzat. Heziketan trebatzeko gai ezberdinak.
Noiz eta non: Bihar, urriaren 13an hasita, bi ostegunean behin izango da Biterin, 14:45etatik 16:15ak bitartean.
Astelehenetan, urriaren 17an hasita:
‘Adoleszentzia eta familia’ tailerra
10 urtetik gorako seme-alabak dituzten gurasoentzat. Heziketa funtzioan trebatzeko beharrezkoak diren gaiak landuko dituzte.
Noiz eta non: Urriaren 17tik aurrera, astelehenero Biterin, 14:45etik 16:30ak bitartean.
Topaketak (ikastetxe bakoitzak jartzen du data):
Aita-amen arteko topaketak
Ikastetxeek urtean zehar antolatutako saioak, hizlari eta metodologia ezberdinen bidez. Gurasoak heziketan trebatzeko saioak dira.
Noiz eta non: Ikasturtean zehar ikastetxeak adieraziko du saioak noiz eta non izango diren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!