DANBORREN eta perkusiozko beste instrumentuen erritmoa Hernaniko kaleetan
entzun ahal izan zen atzo eguerdian, 12:00etatik aurrera. Giro mugitua jarri
zuten Zo-Zomgo taldekoek erritmo ezberdinak joaz eta dantza eginez.
Berriak merkatari elkarteak antolatua
Zon-Zomgo taldea Berriak elkarteak deituta etorri da Hernanira,
kaleak animatzeko.
Perkusio talde honek kale buelta egin zuen Hernani erdiguneko kaleetan barrena.
Jende asko izan zuen atzetik musika taldeak, danbor soinuarekin animatuta. Beste
asko erosketak egiten harrapatu zituen perkusio soinuak eta harrituta begiratzen
zuten kale erdian dantzan eta danborrak jotzen ari zirenei.