Sagardo eta mus txapelketetarako izen ematea

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 14a, 03:00

ELUR Txoriko mus eta sagardo txapelketetarako izen ematea zabalik dago. Mus txapelketan izena emateko epea azaroaren 7an bukatzen da eta azaroaren 8an izango da lehen zozketa. Txapelketa azaroaren 11n hasiko da. Inskripzioak 5 euro balio ditu banakoentzat eta bikoteentzat 10 euro. Elur Txoriko XXIIIgarren sagardo txapelketa azaroaren 5ean izango da eta izena emateko epea irekita dago: bazkideek urriaren 28ra arte izango dute izena emateko aukera eta gainerantzekoek urriaren 28tik azaroaren 3ra arte izango dute aukera. Txartelak 25 euro balio ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!