Urriaren 23an Arantzazun izango da Arantxa izenekoen topaketa. Hori dela eta Hernani eta ingurukoentzat autobusa atera nahian dabiltza. Bertan, meza nagusiaren ondoren bazkaria izaten da. Autobusean apuntatu nahi duenak Eguzki Perfumeriatik pasa daiteke edo telefono zenbaki honetara deitu: 943 55 13 33. Antolatzaileek eskatu dute izena lehenbailehen emateko, zenbat pertsona joango diren jakin nahi baitute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!