UDAKO oporraldia pasata, Udal musika bandak kontzertua eskainiko du berriro datorren hilaren 16an, igandea. Kontzertua eguerdiko 13:00etan izango da, Udaletxe azpiko arkupetan.
Bost piezatako kontzertua
Kontzertua Cipri Otxandorenak zuzenduko du eta bertan bost pieza joko dituzte guztira. Lehenengo pieza Joakin Ortega Canariok konposatua da Leitzako Herriari izenekoa. Beste piezak hauek dira: Julio Nuez-en Honrando a Navarra; John Glenesk-en Abba Forever; El Tambor de Granaderos Ruperto Chapik konposatua; eta azkenik Frank Bernaerts-en Movie Spectaculars izeneko lana.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!