Datorren ostegunean Gazte Txokoak sex-drog informazio puntua zabalduko du ikasturte honetan lehenengo aldiz. Bertan gazteek droga eta sexuaren inguruan dituzten zalantzak argituko dituzte. Sex-drog puntuarekin Gazte Txokoak nahi du droga kontsumo desegokiei aurre hartu eta sexu harremanei buruzko informazioa zuzenean eman.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!