Elizatxo elkartean gaur ospatuko da XXXIVgarren urteurrena eta horretarako afaria antolatu dute. Afaria gaueko 20:30etan hasiko da eta bertan parte hartuko dute Elizatxo elkarteko bazkideez gain, Hernaniko beste elkarteetako ordezkariek. Afariaren ostean XXIIIgarren mus txapelketako sariak emango dira eta baita XIXgarren tute txapelketakoak ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!