Hernaniarren arteko paleta-goma partidu polita izan zen asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 11a, 03:00

Jauregi eta Zabalak 30-20 irabazi zien Lizeaga eta Pagolari Gipuzkoako Pelota Txapelketan.

GIPUZKOAKO Txapelketako partidu polita ikusteko aukera izan zen joan den larunbatean kiroldegian. Bertan neurtu ziren, jaialdiko paleta gomako partidu bakarrean, Hernani Pelota Elkarteko lau pelotari: Jauregi-Zabala Lizeaga-Pagolaren kontra, jubenil mailan. Jauregi eta Zabalak 30 eta 20 irabazi zioten beste bikoteri, baina orokorrean pelotari eta entrenatzaileak gustora zeuden partiduarekin. Irabazleak esperientzia gehiagoko bikotea zirela erakutsi zuten eta Zabala aranoarrak diferentzia markatu zuen partidu guztian zehar. Bost partidu gehiago asteburuan Gipuzkoako Txapelketaren barruan beste bost partidu izan dira larunbata eta igande honetan. Larunbatean jokatutako partiduetan hernaniarrak garaile atera ziren. Ezeiza II eta Muñoz-ek Murumendiren kontra jokatu zuten jubeniletan, kiroldegiko jaialdiko lehen partiduan. 22-21 bukatu zuten eta partidu ikusgarria izan zen, bukaera arte ikusmina sortu baitzuen. Beste bi partiduak nagusien mailakoak izan ziren eta hauetan nahiko erraz bereganatu zuten garaipena hernaniarrek. Ez zen berdina gertatu igandeko partiduetan. Kadete mailako bi bikoteek galdu egin zuten Urnieta eta Anaitasuna taldeen kontra. Asteburuko emaitzak Jub.: Ezeiza II-Muñoz/Murumendi, 22-21 Jub.: Jauregi-Zabala/Lizeaga-Pagola: 30-20 Nag.: Ramos-Zurutuza/Murumendi: 22-12 Nag.: Gascon-Gorrotxategi/Bergara: 22-13 Kad.: Lazkano-Noble/Urnieta: 0-22 Kad.: Arrieta-Salaberria/Anaitasuna: 9-22
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!