Estitxu Eizagirre 4garren postuan

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 10a, 03:00

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurdeneko aurreneko saioa izan zen atzo Lekunberrin eta Estitxu Eizagirre hernaniarrak 4garren postua egin zuen. Aurreneko postuan geratu zen Amaia Agirre eta beraz zuzenean pasako da finalerdietara. Beste bertsolariak honako postuetan geratu ziren: Xabier Silveira, bigarren; Bixente Gorostidi, hirugarren; Igor Muniategi, bosgarren eta Joxe Juan Zubieta, seigarren. Estitxu Eizagirrek oraindik ere izan lezake aukerarik finalerdietara pasatzeko, izan ere, finalaurdenetako klasifikazioan puntuazio onena lortzen duten 7 bertsolariak pasako dira hurrengo fasera. Txapelketan kantatzen hurrengo hernaniarra Iñaki Zelaia izango da eta urriaren 23an kantatuko du, Arrasaten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!