bildu Hernani plataformak azaldu du, Kronikara bidalitako idatzi baten bidez, Udalak salgai jarri duela Akarregi poligonoan duen lur-eremua eta bere ustetan ´erabaki honekin Udalak kalte haundia jasotzen du`.
Industri guneak birkokatu
Erabaki hori kaltegarria dela esateko arrazoietako bat izango litzateke, BHk azaldu duenez, ´Udal ondasunak saltzearekin Hernaniko Udalak hainbat esparrutan politika propio bat egiteko dituen baliabideak gutxitzen` dituela. ´Esaterako leku desegokietan dauden hainbat jarduera industrial birkokatzeko` azaldu du.
BHk adibide bezala jartzen du Osiñagako zerrategia, BHren ustez ´hanka sartzea` eta dio honela aukera galtzen dela herrian bertan dagoen beste industriaren bat Akarregira eramateko. Bildu Hernaniren iritzian dagoen lur industriala oso modu egokian erabili behar da eta dituen potentzialidade guztiak aprobetxatu behar dira, ´ez egungo Udalak egiten duen bezala: lur eremu hau saldu eta dauden poligonoak garatu aurretik izugarrizko eraso ekologikoa prestatu Altzueta inguruan` gehitu du BHk.
Salmenta Udal patrimonioa
haunditzeko erabili
BHk azaldu du legeak dioela Udal ondasunak saldu daitezkela baldin eta bere helburua bada Udalaren lur patrimonioa haunditzea. Plataformaren ustez salmenta hau hainbat obra finantziatzeko erabiliko da. BHren ustez diru hori, erabiltzekotan, etxebizitza sozialak eta alokairuzko udal etxebizitzen parkea bultzatzeko erabili behar litzateke.
Horrekin batera dio lur horren tasazioa ´merkatuaren prezioetatik oso azpitik` dagoela eta Udalak dirua galdu dezakeela erabaki horrekin.
Azkenik, BHk dio, Udal patrimonioa saldu aurretik aukera eta proposamen guztiak aztertu behar direla ´baina Udal honek beti errazena egiten du etorkizunerako inongo ikuspegirik gabe` esan du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!