Altzuetako sagardoak eraman zuen Xalapartako saria

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 10a, 03:00

XALAPARTA elkartean 12garren sagardo txapelketa egin zuten pasa den larunbatean. Irabazlea Altzuetako sagardoa izan zen, 713 punturekin. Bigarren postuan geratu zen, Setien, 709 punturekin. Hirugarren postua Rufino sagardotegiak egin zuen, 703 punturekin.
Florentino Goikoetxea, mugalaria, gogoan Sagardo txapelketa irabazleak anuntziatzen, urtero bezala, Julian Ezeiza Aterpe bertsolaria izan zen eta Florentino Goikoetxea Altzuetan jaiotako mugalaria izan zuen gogoan, txapelduna anuntziatu zuen bertsoan: ´Apalonduan hemen jendiak daduka hainbat armoni/apari honen berotasunak baditu hainbat armoni/txapel horixek leku berezin beharko dute ipini/ta Juanito zure osabai Florentinori eskeini`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!