Kale mozketa Zinkoenean

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 9a, 03:00

Udaltzaingoak jakinarazi du astelehenetik aurrera moztuta egongo dela Zinkoeneako errotondako karriletako bat, Txirrita eta Latsunbe kaleetako bidegurutzeetan. Hori dela eta, normalean Astigarragara joateko Hernani barrutik zeharkatzen duten auto-gidariei, Mandazubiko errotondaraino G1-2132 errepidea erabiltzea gomendatzen zaie. Bestetik jakinarazi dute Florida kalea berriro irekiko dutela, baina aldaketa askorekin. Karmelo Labakaraino izango du soilik errepide horrek norabide bikoitza. Zinkoeneara joan nahi dutenek Garcia Goldaraz kalea hartu beharko dute, hortik Agustindarren atzealdean sortu den kale berrira eta azkenik Antziola kalean barrena helduko dira errotondara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!