Elizatxo elkarteak 34 urteurrena ospatuko du astearteko afarian

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 9a, 03:00

ELIZATXO elkarteak 33garren urteurrena ospatuko du datorren asteartean, urriaren 11n. Afari ederra prestatuko dute ospakizunerako eta afalostean tute eta mus txapelketako sari banaketa egingo dute. Saridunak 19garren mus txapelketako saridunak honakoak dira: txapeldunak, Felix eta Javi; bigarrenak, Julian eta Niko; hirugarren postuan, Miguel eta Manolo; eta laugarren, Salus eta Txesko. 33garren mus txapelketan aurreneko 4 bikoteak izan dira: txapeldunak, Andoni eta Ricar; bigarren, Julian eta Niko; hirugarren, A. Tellez eta Juan; eta laugarren, Felix eta Javi. Afaria gaueko 20:30etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!