ESTITXU Eizagirre, Hernaniko Bertso Eskolako bertsolariak, gaur kantatuko du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian. Finalaurdenetako aurreneko saioa da gaurkoa: Lekunberriko Plazaola kiroldegian, arratsaldeko 17:00etan. Estitxu Eizagirrerekin batera kantatuko dute: Amaia Agirre, Bixente Gorostidi, Igor Muniategi, Joxe Juan Zubieta eta Xabier Silveirak.
Ilusio eta gogo haundiarekin
Ilusio eta gogo haundiarekin topatu du Kronikak Estitxu Eizagirre, saio aurreko nerbioak nahiko baretuta. Bertsolariak adierazi du berarentzat saio honetan egon ahal izatea sari bat dela eta disfrutatzera joango dela, batez ere: ´Kapaza banaiz ondo egiteko, hau da, ni naizen bezala kantatu eta gustora geratzeko. Hala ere, egoera horretan kantatzea, juezak eta publikoa aurrean ditudala, ez da erraza izango. Lan zailena niretzat da egoera horretara moldatzea` dio Estitxu Eizagirrek.
Nerbioei buruz dio saiatzen ari dela hauek kontrolatzen: ´gauzak positibotik begiratzen saiatzen naiz eta horrek negatiboari indarra kentzen dio` azaldu du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!