Txiletik datorren ‘Legua York’ rap talderen kontzertua gaur Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 9a, 03:00

IGANDEKO Sargoria, igande arratsaldeko Tilosetako musika saioek, 30 saio bete dituzte eta horretarako gonbidatu bereziak ekarriko dituzte: Txiletik datorren Legua York izeneko rap taldea. Kontzertua arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Rap taldea Hernanira etorriko da Alemania eta Frantzian kontzertuak eskaini ondoren. Hemendik Kataluniara abiatuko dira. ‘Ohikoak ez diren musikekin gozatu’ Igandeko Sargoria saioen antolatzaileen hitzetan igandeko saio hauen helburua da ohikoak ez diren musikekin gozatzeko aukera izatea: ´igandeetako aje topikoei, siestak, futbola, tabernak, eta abarri alternatibak bilatu nahiean` azaldu dute. Santiagoko Legua auzotik Legua York rap taldeko kideak Santiago hiriko Legua auzokoak dira, langile auzo pobrea, eta honek eragin zuzena du egiten duten musikan. Izan ere, haien abestietan bizi diren auzoko egoeraz hitz egiten dute eta guztietan ere aldarrikapenak nagusitzen dira: ´kapitalismoaren kontrakoak eta pertsonen duintasunaren aldekoak` azaldu dute antolatzaileek. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!