Langileentzako ikastaroak

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 8a, 03:00

Langileentzako ikastaroak antolatu ditu Hernani Institutuak Hobetuz programaren barruan. Fabrikazio mekanikoko alorrean honako ikastaroak daude: CNC Tornua, Automatismo neumatikoa eta elektro-neumatikoa, Preparazioa eta programazioa Fresagailua CNC, Kontrol estatistikoa- Oinarrizko metrologia, CAD 3D Modelatua eta Planuak, Mekanizatu teknikak, Planuen interpretazioa, CAD 3D. Elektrizitate eta Elektronika alorrean bestetik honakoak: alorreko ikastaroak dira: Oinarrizko Automata programagarriak, Automatismo elektroteknikoak, Antenen instalazioa, Montaia eta mantenimendua, Instalazio Domotikoen diseinua eta konfigurazioa, Zentralizatuak, Instalatzaile karneta ateratzeko prestakuntza, Aurreratutako Automata programagarriak, Etxebizitzako instalazio elektrikoak. Ikastaroak astelehenetik ostegunera emango dira arratsaldeko 17:30etatik 20:30etara. Eskaera orriak ikastetxean daude edo bestela www.hernanibhi.com web orrian. Informazio gehiago: 943 551958 zenbakian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!