Bihar arte izango da artisau azoka Ordiziako, Majori kiroldegian.
BIhar Ordizian Artisauldia antolatu dute eta bertan izango dira Hernaniko hainbat ordezkari: Maider Kalonje batetik eta baita Hernaniko Kulunka dendako Itziar Salaberria eta Nerea Bergara ere. Maider Kalonje Hernaniko Errapia tailerrean aritzen da bere egur tailak egiten eta asteburuan Ordizian erakutsiko ditu bere egur taila lanak: pertxeroak, erlojuak, ispiluak eta giltzak zintzilikatzekoak, besteak beste. Kulunka dendako ordezkariek bestetik marketeria, errestaurazioa eta tapizazio lanak erakutsiko dituzte: pupitre bat, banketak, kutxak eta ispiluak, besteak beste. Azoka Ordiziako Majori kiroldegian dago eta ordutegia du: goizeko 10:30etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:30etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!