Intxaurrondoren kontra jokatuko du 12:00etan Mons-en.
Hernani Saskibaloi taldeak bihar du Neguko Kopako lehen partidua Intxaurrondoko Internacional-en kontra, Intxaurrondon bertan. Partidua eguerdiko 12:00etan jokatuko dute Mons kiroldegian.
Epe luzera begira lanean
Ibon Ocaña taldeko entrenatzaileak Kronikari adierazi dionez lan asko egiten ari dira, baina epe luzera begira: ´pixkanaka hobetzen ari gara eta ondo gabiltza, ni pozik nago`, dio.
Gaurko partiduari begira, Ocañak adierazi du helburu nagusia ez dela irabaztea, nahiz eta hori nahi luketen. Helburu nagusi dute ikasten joatea. Inter-en kontra jokatu dute jadanik aurredenboraldian eta erraz irabazi gainera, baina entrenatzaileak dio ikusteko dagoela zein talde eramaten duten gaurkoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!