‘Calcuta Ondoan’ erakundeak Calcutan duen proiektuaren berri eman zuen

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 8a, 03:00

Calcuta Ondoan GKEak Hernaniko Udalaren dirulaguntza jaso du bere proiektua aurrera ateratzen laguntzeko.

CALCUTA Ondoan gobernuz kanpoko erakundeak Calcutan, Indian, duen proiektuaren berri eman zuen ostegunean Biterin egindako hitzaldian eta bideo emanaldian. Calcuta Ondoan Gipuzkoako erakundeak Hernaniko Udalaren dirulaguntza jaso zuen (zehazki 5.000 euro jaso zituzten) anbulantzia bat erosteko eta 1.950 euro jaso zituen Hernanin sentsibilizazio kanpaina egin ahal izateko. Ostegunean erakundeko bi hizlari izan ziren, batetik Iñigo Eguren eta bestetik Pulickal Joseph Das. Hitzaldia Udal Kooperazio Arloa eta Kooperazio Taldearen laguntzarekin antolatu zuten. ‘Ashabari ‘ osasun-zentru etxea Hitzaldian Iñigo Egurenek azaldu zuen erakundearen sorrera. Emaztea eta biek duela 6 urte terreno bat erosi zuten Indian, zenbait ahorro eta lagunek utzitako diruarekin. Bertan Ashabari osasun-zentru etxea eraiki zuten, kalean hiltzen ari zen jendea jasotzeko helburuarekin. 90 ohe ditu gaur egun Ashabari etxeak eta Pulickal Joseph Dasek azaldutakoaren arabera ´jatekoa, tratamendua eta maitasuna jasota bi edo hiru egun ondoren asko hobetzen da haien egoera`. Horretaz gain azaldu zuten haurrak eskolara joateko motibatzen ere lan egiten dutela. Emakumeekin ere egiten dute lana, beraien autoestima landu eta egiten dituztenak baino gauza gehiago egin ditzaketela erakutsiz. Medikamenduak ere banatzen dizkiete bai Calcuta eta baita inguruko zonaldeetatik etortzen direnei ere. Egunean 200 pertsona atenditzen dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!