Nesken taldeak ondo hasi du denboraldia eta bihar Irunen jokatuko du.
MUTILEN aurreneko taldeak Trintxerperen aurka jokatuko du gaur, Don Bosco futbol zelaian. Jon Loran arduradunak, adierazitakoaren arabera gaurko erronka deportiboki neurtuta ez da erraza izango. Izan ere Hernani klasifikazioko 16garren dijoa, 4 punturekin eta Trintxerpe 8garren postuan dago 8 punturekin. Etxetik kanpo jokatzeari buruz Jon Loranek dio kanpoan edo etxean jokatu ez luketela gauzek asko aldatu behar. Jon Loranek azaldu du ekipoak gogor entrenatu duela aste honetan eta animo haundiarekin eta irabazteko intentzioarekin aterako direla gaur zelaira. Partidua arratsaldeko 17:00etan hasiko da.
Neskak ondo hasi dira
Nesken taldeak ondo hasi du denboraldia, 2 partidutik 2 irabazi baititu. Bihar Irunen jokatuko dute Dunboaren kontra, goizeko 10:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!