Udaltzaingoak Kronikara bidalitako ohar batean jakinarazi du gaur asfaltatze lanak egingo dituztela Urbieta eta Aristizabal kaleetan, Atsegindegi ondoan. Hori dela eta Aristizabal kalea itxita egongo da. Bertan bizi direnentzat bidea irekiko da Txantxillan barrena, sartu eta atera ahal izateko. Bestalde, Florida kalea gaur irekiko dute. Kaleak norabide bikoitza izango du Karmelo Labakaraino eta hortik aurrera Zinkoeneara joan nahi duenak Gartzia Goldaraz kalea hartu, Agustinas atzeko kale berritik Antziola kalera iritsi eta Zinkoeneara igo daiteke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!