XALAPARTA elkarteko 12garren sagardo txapelketa ospatuko da bihar, larunbata. Afari ederra prestatuko dute biharko eta mahaian eserita denen artean erabaki beharko dute zein den aurkeztutako sagardogileen artean sagardorik onena. Honakoak dira sagardogileak: Iparragirre, Altzueta, Otsuenea, Itsasburu, Larre-Gain eta Rufino.
Afaldu eta gero, guztien botoak jaso ondoren, bi bertsolarik iragarriko dute zein izan den sagardogile txapelduna. Iaz, Zelaiak irabazi zuen, ia aurten zeinek eramaten duen txapela.
Afaria gaueko 20:30etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!