Hirigintza eta Ingurumen Batzordea gaur

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 7a, 03:00

Hirigintza eta Ingurumen Batzordea dago gaur eta bertan hitz egingo dute Agenda 21eko Ekintza Planaz. Plan honetan hainbat ekintza proposatzen dira Hernaniko bizimoduan, ingurumenean eta beste hainbat alorretan eragiteko. Proposatutako ekintzak garapen jasangarriarekin lotutakoak dira. Proposamen hauek herritarrekin egin diren hainbat batzarretan jaso dira, gehienbat. Batzordean plana aurkeztuko da eta hilabeteko epea izango dute bai ordezkari politikoek eta baita herritarrek ere aldaketak proposatzeko. Batzordea eguerdiko 13:00etan izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!