Bidezko merkataritzako postua bihar Plaza Berrian

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 7a, 03:00

BIDEZKO Merkataritzako postua jarriko dute larunbat goizean Plaza Berrian, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Bidezko Merkataritzako postua Behemendiko azokarekin batean jartzen dute, hau da, hileko bigarren larunbatean. Postua Hernaniko boluntario talde batek jarri du martxan eta bertan jakiak saltzen dira, batez ere: mermeladak, kafea, azukrea, freskagarriak.... Bidezko merkataritzako produktuak garatzeko bidean dauden herrialdeetatik datoz eta produktu hauek ekoizten dituztenei ogibide eta bizimodu duin bat izateko aukera ematea da helburua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!