Kalkutari buruzko dokumentala gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2005eko urriaren 6a

KALKUTA Ondoan izeneko GKE-ak Kalkuta hiri indiarrari buruzko hainbat ekimen antolatu ditu aste honetarako. Gaur Ashabari: Amets baten historia dokumentala ikusteko aukera izango da. Bertan, Calcuta Ondoan taldeak hiri hartan dituen proiektuei buruzko informazioa azalduko da. Dokumentalaren aurretik Pulikela Joseb Das, Ashabari proiektuaren zuzendariak hitz egingo du.

Erakusketa aste osoan
Bestalde, aurreko astelehenetik hasita ikusgai dago Kalkuta, begirada zabalik izeneko erakusketa Biterin. Bertan Kalkutari buruzko zuri-beltzeko argazkiak eta baita koloretakoak ikusi daitezke. Erakusketa, ostirala arte dago zabalik, 18:00etatik 20:00ak bitartean.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!