‘Eugenia ardiaren bidaiak’ haurrentzako antzerkia larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2005eko urriaren 6a

Emanaldia datorren larunbatean, hilaren 8an, izango da Biteri kultur etxean. 3 eta 7 urte arteko haurrei dago zuzendua.

Eugenia ardiaren bidaiak antzezlana izango da datorren larunbatean, urriak 8, Biteri kultur etxean. Emanaldia haurrei dago zuzendua, bereziki 3 eta 7 urteko haurrei. Emanaldia goizeko 11:00etan izango da, Biterin. Sormen krisian dagoen artistak ardia lagun Antzezlan honetan sormen krisian dagoen Pincelis izeneko artistaren istorioa kontatzen da. Hiri gris bateko terrazan margotzen du eta bere koadroetan islatzen dira gauzatu ezin dituen ametsak. Bere koadroetan ere kolore grisa nagusitzen da. Egun batean Eugenia ardia ezagutuko du eta berak lagunduko dio koloreak deskubritzen eta bere ametsak gauzatzen. Emanaldiko eszenografia ere grisetik koloreetara pasako da pixkanaka. Garbiñe Tolosak sortutako istorio hau haurren irudimena piztu eta lantzeko prestatua dago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!