Biteriko asteburuko zine emanaldiak hasiko dira bihartik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2005eko urriaren 6a

Ostiraletik igandera helduentzat ‘Extrañas coincidencias’ jarriko dute eta haurrentzako ‘Los 4 fantásticos’.

ASTEBURU honetan hasiko dira berriro ere Biteri kultur etxeko asteburuko emanaldiak. Astero-astero bi pelikula emango dituzte bat helduei zuzendua eta bestea haurrei zuzendua. Asteburu honetan helduentzako Extrañas coincidencias komedia jarriko dute eta haurrentzako Los 4 fantasticos akziozko filmea.
Helduentzako pelikulak honako ordutegia izango du: Ostiralean 22:30etan; larunbatean 19:30etan eta 22:30etan; eta igandean 22:30etan. Haurrentzako pelikula larunbata eta igandean izango da 17:00etan.

‘Extrañas coincidencias’
Komedia honen zuzendaria David O.Russell da eta aktore nagusiak: Dustin Hoffman, Isabelle Huppert, Jude Law, Jason Schwartzman, Lily Tomlin, Mark Wahlberg, Naomi Watts, Jake Muxworthy, Kevin Dunn. Jendearen bizitza sakonetik aztertzen duten detektibeen istorioa kontatzen da.

‘Los 4 fantasticos’
Akziozko filme honetan 4 ikertzailek espaziora bidaiatzen dute. Bertan ekaitz kosmiko baten eraginez hainbat aldaketa jasango dituzte. Lurrera itzultzean berehala konturatuko dira bakoitzak botere sobrenatural bereziak eskuratu dituela. Zuzendaria da: Tim Story.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!