Hernanin autobusa antolatzen ari dira Arantzazu izena dutenen topaketara joateko. Topaketa urriaren 23an izango da Arantzazuko Santutegian eta izena eman nahi duenak Eguzki perfumeriara joan behar du edo telefono zenbaki honetara deitu: 943 551333. Autobusak zenbat kostako den ez dakite oraindik, joaten den jendearen arabera izango da prezioa. Egun horretarako egitaraua da: 11:00etan penitentzi ospakizuna; 12:00etan, Meza Nagusia; 14:00etan, bazkaria Arantzazuko Santutegian eta 18:00etan azken agurra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!