Rokodromoan aritu nahi dutenen bilera gaur

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 5a, 03:00

Hatzi Klinbers eskalada taldeak bilera egingo du gaur. Eskalatzaile taldeak jakinarazi du rokodromoan ibili nahi dutenek izena eman beharko dutela eta gaurko bileran dago hori egiteko aukera. Bestela beste edozein egunetan rokodromora joanda ere eman daiteke izena. Izena emateko epea urriaren amaieran bukatuko da. Eskalatzaile taldeak rokodromoko giltzak aldatu egin ditu beraz hemendik aurrera bertan ibili nahi duenak, izena eman beharko du. Bilera gaur arratsaldeko 19:30etan da, Floridan duten rokodromoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!