18/98 + sumarioak direla eta bilera egingo dute bihar osteguna Biterin, 19:30etan. Bertan azalduko dute sumarioen azalpen juridikoa batetik eta sumario hauen balorazioa. Ondoren Kaiera egitasmoaren azalpena egingo dute. Kaiera Euskal Herri osoan egingo den ekimen bat da, jende ezberdinaren aportazioak bilduko dira bertan. Hernanin datorren urriaren 23an izango da. 18/98+ sumarioan 9 hernaniar daude inputatuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!