Ibilgailu konponketa kurtsoa hasi da Transpacarreko zentroan

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 5a, 03:00

LANBIDE Hastapeneko ikastetxean, Transpacarren dagoen horretan, hasi dute kurtsoa. 24 gazte ariko dira ibilgailuak konpontzen ikasteko kurtsoan. Kurtso honetan daude 16 urte dituzten gazteak, DBHko graduatua lortzeko daukatenak. Kurtso honek ofizio bat ikasi eta lanean hasteko aukera ematen die batetik eta bestetik aukera ematen die, DBHko graduatua lortzeko azterketa libreak prestatzeko.
Lanbide Hastapenerako zentroa Hernaniko Udaletxeko Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Lan Sailak kudeatzen du eta aurtengoan ibilgailuen konponketako kur-tsoa da emango duena.

28 ikasle 3 taldetan
Kurtso honetan 28 gaztek eman dute izena eta 3 taldetan daude banatuta: aurreneko mailan 14 ikasle daude, bigarrenean 10 eta beste talde batean 4 ikasle. Azken talde honetan 16 urtetik beherako gazteak ariko dira ofizioa ikasten, orain ikasten dauden zentroen baimena dute kurtso honetan ikasteko.
Kurtsoa ematen 4 profesional ariko dira: alderdi teorikoa bi irakaslek emango dute eta tailerrean beste bi irakasle ariko dira. 4 irakasle hauek lanbidean eta irakaskuntzan esperientzia dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!