Irratian aritzeko ikastaro teknikoa

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 4a, 03:00

Molotoff Irratiak ikastaro teknikoa antolatu du irratian ibiltzen ikasteko. Bertan irakatsiko dute irratiaren oinarrizko funtzionamendua eta hainbat aparatu erabiltzen: nahasketa mahaia, CDa, Mini Disca, pletinak eta telefono adaptadorea, besteak beste. Ordenagailuak irratian duen erabilpena ere azalduko dute eta Music Match eta Zara Radio programak erabiltzen irakatsiko dute. Ikastaroa ematen hasi ziren pasa den astean baina parte hartu nahi duenak oraindik ere badu aukera izena emateko. Ikastaroa bi egunetan, bi ostegun jarraian, izango litzateke printzipioz, baina posible da luzatzea. Ikastaroa dohainik da eta egin ondoren, nahi izan ezkero, irratsaioa egiten hasi liteke froga moduan. Irratsaioek baldintza tekniko minimoak betetzen dituztela ikusi eta gero programazioaren edukiak eta ordutegiak publiko egingo dituzte. Izena emateko Sagastialde 16ko bajora joan daiteke edo deitu: 685 753 329 telefonora.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!