Hatzi Klinbers eskalada taldean hasteko aukera

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 4a, 03:00

Hatzi Klinbers eskalada taldeak jakinarazi du Floridan duen rokodromoko giltzak aldatu dituela eta bertan ibili nahi duenak izena eman beharko duela. Izena emateko rokodromora joan daiteke eta bertan dagoen orrian izena eman. Bestela bihar asteazkena bilera egingo dute arratsaldeko 19:30etan eta bertan egin daiteke izen ematea. Izena emateko epea urriaren bukaeran amaituko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!