HERNANIAR pelotariak Gipuzkoako txapelketan murgilduta dabiltza eta asteburu honetan 4 partidu jokatu dituzte kiroldegian. Eskuz eta jubeniletan, Ezeiza-Zurutuzak 22 eta 7 irabazi zieten Andazpekoei. Eskuz eta afizionatu mailan San Sebastianek 22 eta 7 irabazi zuen Bergarako pelotariaren kontra. Paleta goman, jubeniletan, Lujanbio eta Lucasek 23 eta 30 galdu zuten Lagunak taldearen kontra. Jubeniletan Villarolain eta Perezek 19 eta 30 galdu zuten Jauregi eta Zabalaren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!