Sierra de la Demandara joango da Mendiriz Mendi asteburu honetan

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 3a, 03:00

Mendiriz Mendi elkarteak Sierrra de la Demandara ibilaldia antolatu du asteburu honetarako. Larunbata arratsaldean aterako dira Atsegindegitik eta bide erdian geldiunea egingo dute Santo Domingo de la Calzadan. Elkarte honek jakinarazi du kantinplora eta lotarako zakua eramatea beharrezkoa dela, gaua pasa eta igandean 6 orduko ibilbidea egingo baitute (San Lorenzo, 2.217). Irteerak 35 euro balio ditu bazkideentzat eta 40 bazkide ez direnentzat (prezio honetan sartzen da, bidaia eta pentsio-erdia). Apuntatzeko, Mendiriz Mendiko elkartean, astelehen, ostegun eta ostiraletan 20:00etatik 21:00etara bitartean. Izen emateko epea urriaren 6an itxiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!