Hernanik 37-10 galdu du Cisneros taldearen kontra

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 3a, 03:00

Hernanik ez du liga nahi bezain ondo hasi. Atzo Madrilgo Cisneros taldearen kontra jokatu zuen Hiri Unibertsitarioan eta 37-10 galdu zuen. Partidua hasi eta berehala madrildarrak aurretik jarri ziren, baina azkenean Hernani 2 puntuko aldearekin iritsi zen atsedenaldira. Bigarren zatian hernaniarrak ´desordenatuta eta kontzentrazio gabe` atera ziren entrenatzailearen hitzetan eta Cisnerosek berriz oso ondo jokatu zuen. Bukaerako emaitza, 37-10. Hurrengo partidua Hospitaleten kontra dute, urriaren 22an.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!