Euskara klaseak jasotzeko izen ematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 3a, 03:00

Karabeleko Belkara auzo elkarteak jakinarazi du, zabalik dagoela auzo horretako egoitzan euskara klaseak jasotzeko izen emateko epea. Klase eguna oraindik ez da zehaztu, baina astean behin izango da eta bi ordu iraungo ditu, 18:30etatik 20:00etara. Helburua da auzo horretako jendea euskerara gehiago hurbiltzea, oinarrizko jakintza bat izateko. Izena emateko auzo elkartera jo behar da 19:00etatik 20.00etara. Ikastaroak 10 euro balio ditu eta apuntatzeko epea urriaren 7an itxiko da. Klaseak AEK-k antolatuko ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!