Oraindik plaza batzuk libre daude irailean hasitako zenbait ikastarotan.
HerNANIKO Kirol Patronatuak, Kiroldegiko erabiltzaileei eta kirol bonoa dutenei jakinarazi die urriko kirol ikastaroak hastear daudela. Honako hauek dira aste honetan hasiko diren ikastaroak:
Igeriketa: 3 eta 4 urtekoak (bi taldetan). 5 urtetik gorakoentzat, hastapeneko ikastaroa (bi taldetan). Igeriketa eskolak, bi edo hiru egun astean (adinaren arabera). Hastapeneko ikastaroa helduentzat.
Aerobika: Astearte eta ostegunetan 17:15etan, gaztetxoentzat. Astearte eta ostegunetan 21:15etan, helduentzat. Astelehen, asteazken eta ostiraletan 09:10etan helduentzat.
Spinning: Astearte eta ostegunetan, 10:00etan. Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 21:10etan.
Plazak libre zenbait
ikastarotan
Kiroldegitik adierazi dutenez, irailean hasi ziren ikastaro gehienak beteta badaude ere, zenbaitetan plaza libreak geratzen dira. Horiei buruzko xehetasun gehiago nahi duenak Kiroldegira joan edo zenbaki honetara deitu dezake: 943 552185.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!