Udalak herritarrei eskatu die trafiko aldaketen inguruko eztabaidan parte hartzeko

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 3a, 03:00

Proposamena jendaurreko erakusketa fasean dago orain.

HERNANIKO Udalak prentsa ohar baten bidez herritarrei eskatu die, trafiko norabide aldaketen proposamenaren inguruko eztabaidan parte hartzeko. Duela gutxi zenbait norabide aldaketa proposatu zituen Udalak eta orain proposamen hori erakusketa fasean dago, nahi duenak alegazioak aurkeztu ditzan. Parte hartzea web gune baten bidez Prentsa oharrean adierazten da Udal Gobernuaren asmoa dela ´eztabaida ahalik eta zabalena lortzea`. Horretarako, Udal Gobernu taldeak gogorarazi du badagoela web gune bat ´herritarren parte hartzeari irekita`: www.hernani2005hiritarrok.net. Horretaz gain, oharrean Udalak esaten du inork ez duela ´makiltxo magikorik` trafikoaren inguruko kontuetan eta ezinbestekoa iruditzen zaio ´erabiltzaileen, gidarien eta oinezkoen iritzia, egoera hobetzeko behar diren neurriak hartu ahal izateko`, dio. Trafiko aldaketak Udalaren proposamena da Florida-Antziola-Latxunbe bidean eta Aristizabal eta Urbieta kaleetan norabideak aldatzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!