Autobusa antolatu dute Arantzazu izenekoen topaketara joateko

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 3a, 03:00

rantzazura urriaren 23an joango dira. Bidaiak 30 euro balio ditu, autobusa eta bazkaria barne.

URRIAREN 23an izango da Arantzazu izenekoen topaketa, izen bereko Santutegian. Hernani eta ingurutik urtero joaten da jende mordoxka eta aurten bertaraino eramango dituen autobusa jarri dute. Arantzazu izenekoak eta ingurukoak Antolatzaileek Kronikari esan diotenez, Arantzazu izenekoez gain (Arantxa, Arantza...), beraien lagunak eta ingurukoak ere joan daitezke bidaia horretara. Bidaiaren prezioa 30 euro dira eta bertan sartzen da autobusaren kostua eta Santutegian izango den bazkarirako txartela. Izena emateko edo xehetasun gehiago jakiteko (irteera ordua, ordainketa modua...), Eguzki perfumeriara jo daiteke, edo bestela honako telefono zenbakira deitu: 943 551333. Antolatzaileek eskatu dute lehenbailehen izena emateko, zenbat pertsona joango diren jakin behar baitute. Urriak 23ko egitaraua Urriak 23ko topaketen egitaraua honako hauxe izango da: 11etan penitentzi ospakizuna izango da; 12:00etan Meza Nagusia; 14:00etan bazkaria Santutegian eta 18:00etan azken agurra izango dute bertan bildutako guztiek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!