Estitxu Eizagirre, Iñaki Zelaia, Aitor Mendiluze, Jexux Mari Irazu eta Maialen Lujanbio txapelketa nagusian

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 5a, 03:00

Igandean hasiko dira finalaurdenetako saioak eta Estitxu Eizagirreren txanda izango da. Maialen Lujanbio, azkeneko ediziko bigarrena izaki, finalean sartuko da zuzenean.

EUSKAL Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatuko da igandean hasi eta abenduaren 18ra bitartean. Bertan izango dira Hernaniko bertso eskolako 5 bertsolari: Estitxu Eizagirre, Iñaki Zelaia, Jexux Mari Irazu, Aitor Mendiluze eta Maialen Lujanbio. Datorren igandeko saioan, lehenengo finalaurdenean, Estitxu Eizagirrek kantatuko du. Saioa arratsaldeko 17:00etan hasiko da Lekunberriko Plazaola kiroldegian.

38 bertsolari 3 bloketan
Euskal Herriko bertsolari txapeketan 38 bertsolari ariko dira. Txapelketa 3 bloketan dago banatuta. Aurreneko blokean, finalaurdeneko 5 saio jokatuko dira eta bertan izango dira Estitxu Eizagirre eta Iñaki Zelaia. Saio hauetako 5 bertsolari irabazleak eta puntutazio onena lortzen duten 7 bertsolariak egingo dute aurrera. Bigarren blokean, finalerdietako 6 saio izango dira (bertsolari bakoitzak 2 saio) eta bertan sartuko dira, aurreko txapelketatan finalista izandakoak. Hauen artean Jexux Mari Irazu eta Aitor Mendiluze.

Maialen Lujanbio zuzenean finalera
Finala abenduaren 18an jokatuko da Barakaldon eta bertara Mailen Lujanbio zuzenean sartuko da, Andoni Egaña txapeldunarekin batera, izan ere azkeneko Euskal Herriko txapelketan bigarren postua egin zuen Maialen Lujanbiok. Aurtengo edizioko nobedadea da finala aurrenekoz Bizkaian jokatuko dela.

 

Hernaniko bertso eskolako bertsolariak txapelketan

FINALAURDENAK

Urriak 9, igandea. Estitxu Eizagirre, Amaia Agirre, Bixente Gorostidi, Igor Muniategi, Joxe Juan Zubieta eta Xabier Silveira. Lekunberriko Plazaola kiroldegian, arratsaldeko 17:00etan.
Urriak 23, igandea. Iñaki Zelaia, Aitor Sarriegi, Arkaitz Estiballes, Arkaitz Goikoetxea, Estitxu Arozena, Nahikari Gabilondo. Arrasateko Amaia Antzokian, arratsaldeko 17:00etan.

 

FINALERDIAK
Azaroak 6, igandea.
Jexux Mari Irazu, Unai Iturriaga eta finalaurdenetatik sailkatutako 4 bertsolari. Hendaiako D. Ugarte pilotalekuan, arratsaldeko 17:00etan.
Azaroak 13, igandea. Aitor Mendiluze, Sustrai Colina eta finalaurdenetatik sailkatutako 4 bertsolari. Gasteizeko Printzipal Antzokian, arratsaldeko 17:00etan.
Azaroak 26, igandea. Jexux Mari Irazu, Aitor Mendiluze eta finalaurdenetatik sailkatutako 4 bertsolari. Zumarraga-Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Arratsaldeko 18:00etan.

FINALA
Abenduak 18, igandea. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta finalerdietan sailkatutako 6 ber-
tsolari. Barakaldoko BEC aretoan, egun osoan.

 


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!