Daniel Peral Reinosakoa da jaiotzez, baina Hernanin daramazki 42 urte. Atzo albokagile erakusketan izan zen.
Daniel Peral Reinosakoa da jaiotzez, baina Hernanin daramazki 42 urte. Atzo albokagile erakusketan izan zen.
Nondik datorkizu albokak egiteko afizioa?
Beti gustatu izan zait artisautza. Reinosan nengoenean ere egiten nituen soinu-tresnak eta batez ere rabelak, baina baita kastainuelak, muxugitarrak, sistroak...
Alboka nola egiten da?
Adarra 2 urteko behiarena behar du, ahulago baita. Gero adarra egosi eta zuzendu egiten da. Ebano edo boozko tutuak jarri, uztarria, pita...
Eta alboka on batek zer behar du?
Adarra gero eta finagoa hobe. Batzuk hain dira finak, argia pasatzen dela adarretik. Horrez gain, digitazioa ondo egotea garrantzitsua da.
Albokagileak desagertzen ari al dira?
Alderantziz, gero eta gehiago dago eta oso onak gainera. Batez ere Beltran-en lanari esker da hori. Nik albokak ez ditut saltzen, erakusteko bakarrik egiten ditut. Albokagile batek alboka jotzen jakin behar du, nik Beltranekin ikasi nuen 58 urte nituela.
Zer iruditzen zaizu alboka topaketa, garrantzitsua al da?
Bai, soinu tresna asko galdu da ahozko transmisiorik egon ez delako, baina albokak indarra hartu du topaketa hauei esker.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!