Ontto erraldoiak erruz hazi dira inguruko basoetan aurten. Joxe Angel Altuna, Hernanin 20 urte daramazkien astigarragatarrak Santiomendin jasotakoa da argazkian ikusten dena, 900 gramoko ontto beltza! Egoitz eta Josu seme bixkiak ditu laguntzaile eta aprendiz, eta ikastolara joan behar ez dutenean ibiltzen dira bixkiak aitarekin, mendi buelta egiten ia zer aurkituko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!