IKUSKIZUN harrigarria izan zen atzo Udaletxeko arkupetan. Vilanova i la
Geltrú-ko Falcons-ak Hernanira etorri ziren castell-ak egitera. Dantza talde hau
Hernaniko dantzari batzuek gonbidatuta etorri da gurera eta atzo jendea harri
eta zur utzi zuen. Mota guztietako gazteluak egin zituzten denen gozamenerako.
Tontorrean neskatxa txikienek behekoak agurtu zituzten eta ikurrina eta senyera
ere atera zuten, txalo artean.
Eguraldiak ez zuen lagundu
Antolatzaileak pena ziren, euria zela-eta, gazteluak arkupetan egin behar
izan zituztelako. Talde katalanaz gain Hernaniko dantzariak ere izan ziren
bertan. Agurra eta ikurrin dantza egin zuten jendaurrean dantzari hernaniarrek.
Arkupetako emanaldia adarrak deituta hasi zen, gero txalapartariak eta
bertsolariak izan ziren eta horren ondoren etorri zen dantzarien txanda.