Hernani Institutuak langileentzako ikastaroak emango ditu Hobetuz programaren
barruan. Fabrikazio mekanikoan 11 ikastaro eskainiko ditu: CNC Tornua,
Automatismo neumatikoa eta elektro-neumatikoa, Preparazioa eta programazioa
Fresagailua CNC, Kontrol estatistikoa- Oinarrizko metrologia, CAD 3D Modelatua
eta Planuak, Mekanizatu teknikak, Planuen interpretazioa, Automatismo neumatikoa
eta elektro-neumatikoa, CNC Tornua, CAD 3D. Elektrizitate-elektronika
alorreko ikastaroak dira: Oinarrizko Automata programagarriak, Automatismo
elektroteknikoak, Antenen instalazioa, Montaia eta mantenimendua, Instalazio
Domotikoen diseinua eta konfigurazioa, Zentralizatuak, Instalatzaile karneta
ateratzeko prestakuntza, Aurreratutako Automata programagarriak, Etxebizitzako
instalazio elektrikoak.
Ikastaroak astelehenetik ostegunera emango dira, 17:30etatik 20:30etara. Izen
ematea Hernani Institutuan (943 551188) edo web orrian: www.hernanibhi.com.
Ikastaroak dohain dira.