URRIKO programaren barruan, Gazte Txokoak 3X3 saskibaloi txapelketa
ikusgarria antolatu du gaurko. Txapelketa honetan hiru pertsonatako taldeak
osatu behar dira eta talde batek bestearen kontra jokatuko du kanasta bakarraren
inguruan, ia zeinek puntu gehiago sartuko.
Txapelketa irekia da eta nahi adina gaztetxok parte hartu dezake. Horretarako,
taldeak osatu eta Gazte Txokoan eman behar da izena. Txapelketa Gabriel Zelaia
ikastetxeko kirol zelaian izango da eta 17:00etan emango zaio hasiera.
Urri bete aktibitate
Gaurkoa da Gazte Txokoak urrirako antolatu duen lehenengo ekintza, baina
honi askoz gehiagok jarraituko diote. Horien artean daude: urriaren 8an
Ping-Pong txapelketa Pana parkeko mahaiean; urriaren 9an Adarra mendira
ibilaldia; 15ean Paint Ball-a dute Jaizkibelen eta 29an Lekunberrira joango dira
eta Beigorri abentura parkera.
Sex Drog informazio puntua
Gazte Txokotik jakinarazi dute Sex Drog informazio puntua berriro irekiko
dutela Gazte Txokoan bertan. Ekimen hau orain dela bi urte jarri zuten martxan
eta helburua da gazteen artean drogaren eta bere kontsumoaren inguruan dauden
zalantzak argitzea, kontsumo desegokiei aurre hartzeko. Sexuari buruzko
zalantzak ere argituko dituzte bertan. Informazio puntua bi astean behin izango
da, ostiraletan, arratsaldeko 17:30etan hasita.
Urriko ekintzak
- Urriak 3, larunbata: 3X3 saskibaloi txapelketa Gabriel Zelaian.
- Urriak 7, ostirala: Puzzlea.
- Urriak 8, larunbata: Ping-Pong txapelketa Pana parkean.
- Urriak 9, igandea: Adarrara.
- Urriak 14, ostirala: Sex-Drog informazio puntua.
- Urriak 15, larunbata: Paint Ball (21 euro, kopuru mugatua).
- Urriak 21, ostirala: Grafiti tailerra (4 euro, kopuru mugatua).
- Urriak 23, igandea: Zinemara irteera (3 euro, kopuru mugatua).
- Urriak 27, osteguna: Futbolin txapelketa.
- Urriak 28, ostirala: Sex-Drog informazio puntua.
- Urriak 29, larunbata: Beigorri parkera (5 euro, kopuru mugatua)