IBON Koteron albokariaren emanaldiak ikusmin haundia sortu zuen atzo eta
Biteri ia oso-osorik bete zen musikaria eta bere taldea entzuteko. Koteronek
bere azken diskako kantak jo zituen, baina baita beste diskatakoak ere.
Albokaren soinu indartsua beste musika tresna batzuekin uztartu zuen
bilbotarrak.
Alboka Topaketek gaur dute egun haundia
Gaur Euskal Herri guztitik etorritako albokariak izango dira Hernanin.
Ekitaldi nagusia Tilosetan izango dute Albokaldia-rekin, 12:30etan.
Antolatzaileek esan dute euria egiten badu Sandiusterrin izango dela ekitaldia.