Hernani-Hondarribia gaur Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 1a, 03:00

Hernanik Hondarribiaren kontra jokatuko du gaur, arratsaldeko 16:30etan Zubipen. Azken bi partiduetan irabazi eta berdindu egin du Hernanik eta gaur irabazteak sailkapeneko erdiko postuetan jarriko lituzke txuri berdeak. Hondarribia Hernanigandik puntu bakarrera dago 12garren postuan eta hernaniarrak 15garren dira 4 punturekin. Gaurko beste partiduak: Gazteen liga nazionalean: Eibar-Hernani, Eibarren, 15:30etan; Gazteen 1 mailan: Billabona-Hernani, Billabonan, 17:00etan; Kadeteak F8 mailan: Hernani-Allerru, Zubipen, 10:00etan. Kadeteen ohorezko mailan: Hernani-Aloña Mendi, Zubipen 12:00etan; Kadeteen 1 mailan, Aldapetarrak-Hernani, Matigoxotegin, 10:30etan; Infantil txikietan: Real Union-Hernani, Irunen, 10:00etan. Bihar: Haurren 1. Mailan: Hernani-Martutene, 11:00etan Zubipen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!